Noizbait kontsultatu duzu mugikorraren bidez zinemarako ordutegia, jatetxeteak, produktu konkretuak...? Izan daiteke. Enpresek, mota horietako datuak dakite eta bertan egon nahi dira. Horretarako erabiltzen dituzten estrategiak, teknikak eta prozesuak, mobile marketin deritzo. Gaur egun arrakasta handia duen marketin teknika.
Enpresek nola aritzen diren gure telefono mugikorretatik, kontutan hartu behar dira 3 kontzeptu:
1. ROPO: Mugikorrak gaur egun erosketen prozesuaren atal garrantzitsua da, bai bilatzeko orduan baita erosteko orduan. Kalkulatzen da %88ko bezeroek euren erosteko erabakiak hartzen dituztela telefono mugikorretan begiratuz. Mugikorrean zerbait begiratu eta gero, kasu askotan, off line kasu bat ematen da. Adituek fenomeno hori izendatzeko ROPO hitza erabiltzen dute ( Research On Line, Purchase Off Line. Hortaz, enpresek esfortzu handia egiten dute garrantzia hartzeko bezeroen mugikorretan.
2. Ultrasegmentazioa: mugikorraren ezaugarriek segmentazio oso konkretua ahalbidetzen dute. Bezeroaren ohiturak, gustuak, bilaketak.... mugikorren bitartez posiblea da nabegazio patroei eta geolokalizazioari esker. Googlek, esate baterako, geolokalizazioaren informazioa kontutan hartzen du, pertsona horretik gertu dauden kokapenak erakusteko.
Honek, ahalbidetzen du eskaintza pertsonalizatu bat diseinatzea. Enpresek erabaki dezakete oso era konkretu batean nori zuzenduko dira, zer interesatzen zaion pertsona horri eta nondik mugitzen den. Geolokalizazioak oso atal garrantzitsua da SoLoMo-an (Social, Local, Móvil).
3. Sormena: mobile marketinarekin lotura duen teknologiak interakzioa egoteko laguntzen du. Telefono mugikorretan dagoen interakzioa oso erraz lortu daiteke eta mobile marketinean aritzen direnek badakite hori.
On line aritzen direnen %60ak pentsatzen du informazio gehiegi dagoela. Esate baterako, 800.00 aplikazio baino gehiago existitzen dira. Beraz, bezeroen artean garrantzia hartu nahi badute enpresek, sormen handiko eskaintza bat egin behar dugu, benetan desberdina den zeozer.
Informazio-iturriak???
ResponderEliminar