Gaur
egungo marka ezagun gehienak mugikorrean kontsultatu dezakezun aplikazioa dute,
hortik ere erosketak burutu ditzakezuna eta noizbait mobile marketineko kanpainaren
bat antolatu dute, adibidez inditex-eko komertzio askok, haien bezeroa izanda,
SMS bat bidaltzen dizute promozioak, deskontu kodeak, etab... eskaintzen.
Hala
ere, guztiarekin gertatzen den moduan, mobile marketineko kanpaina guztien
artean badaude batzuk besteak baino ezagunagoak bihurtu direnak arrazoi ezberdinengatik,
horregatik jarraian mobile marketineko bost kanpaina ezagunen adibideak azalduko dizkizuegu:
- IKEA:
Ikea konpainia konturatu zen bere online bezeroen %14ak erosketak
bueltatzen zituztela ez zituztelako neurriak ondo kalkulatzen ordenagailutik
edota smarphonetik.
Beraz, 2014an dohaineko aplikazio bat atera zuten, bi ezaugarri biltzen
zituena: alde batetik erabiltzaileei bere estiloa identifikatzen laguntzen
zien, froga batzuk burutuz gero, eta beste alde batetik, errealitate gehitua erabiltzen
zuten. Horrela, paperezko katalogoan, bezeroak nahi zuen produktua mugikorra
erabiliz eskaneatzen zen, 3 dimentsioko irudi birtuala eratuz. Horrekin batera hautatutako pieza gela bateko area zehatz batean ikustarazi
zezakeen, bezeroek horrela proportzioak hobeto kalkulatu dezaten.
Emaitza 6 milioi deskarga lortzea izan zen, eta noski, bezeroek zuten Ikea
markarekiko irudia hobetzea. Gaur egun aplikazioarekin aurrera jarraitzen dute hau hobetuz eta berrikuntzak gehituz.
- CHIPLOTE:
Chiplote jatetxe Mexikarra da, fast
food ezaguna den janaria zerbitzatzen duena eta saiatzen ari dena janari azkarraren esperientziari giro bat
ematen, kalitatearen alde eta ingurumenaren alde apustua eginez.
Iniziatiba hau aurrera eramateko, youtube plataformarentzako pelikula bat ekoitzi
eta publikatu zuten, eta horretaz gain, mugikorretarako joko bat garatu zuten.
Bi aste baino gutxiagoko denboran, youtubeko pelikulak 6,5 milioi baino
bisita gehiago izan zituen eta jokoak, Chipotle
Espantapajaros deitzen dena, iOS dohaineko hoberenak diren 15 aplikazioen
artean klasifikatu zen.
- STARBUCKS
Kontsideratuta dago, beste batzuen artean, mobile marketing teknikaren
enpresa erregina, eta hori da duela hainbat urte bere publizitatearen fokua mugikorretan
jarri duelako, beste hedabideetan baino, bere bezeroei etengabeko nobedadeak eskaintzen.
2011. urtean orain komertzio gehienek duten mugikorrentzako aplikazio bat
eratuz hasi zen, zeinetatik bezeroak hurbilen zeukan Starbucks-a detektatu
zezaketeen, bere eskaintza egitearekin eta mugikorretik ordaintzearekin batera.
Honekin, 7 milioi deskarga eta bere
dirusarrerak %22-a areagotzea lortu zuen.
Behin emaitzak ikusita eta denboraren poderioz, enpresak funtzionaltasun
berriak erantzi dizkio aplikazioari, bere bezeroak fidelizatzeko eta hauen
markarekiko engagement-a hobetzeko.
- DANONE
Danonek 2013an fidelizazio kanpaina bat egitea erabaki zuen, Alimenta Sonrisas deitutakoa, QR kodea
erabiltzen zuena eta oinarri bezala mobile marketinaren estrategia zuena. Danonek
bere produktuei QR kode bat txertatu zien, eta proposatzen zuena zen markaren
produktuak kontsumitzean, jendeak mugikorrekin kodeak eskaneatzea hauek bere
aplikaziora bideratzea, hau deskargatzea,
erabiltzailearen datuak sartzea eta pixkanaka pixkanaka produktu
bakoitzaren kodea eskaneatuz, puntuak metatzen joatea hauek gero katalogo baten
oparien truke edota markaren produktuentzako deskontu kupoi truke aldatzeko.
Danonek 2 milioi erabiltzaile lortu zituen, egunero15 mila deskontu kupoi
deskargatzearekin eta hilean 60 milioi QR kode eratzearekin batera.
- SAVE DE CHILDREN
Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak aplikazio bat eratu zuen Txinan ume galduen
arazoari irtenbide bat emateko helburuarekin.
Txinan ume bat galtzen da 3 minuturo eta legez ez da desagerpen moduan
hartzen 24 ordu igarotzen direnera arte eta hori ikusita, Save the Children-ek ideia bat izan zuen geolokalizazioan
oinarritzen zena. Funtzionamena oso erraza zen: ume bat galtzen zen heinean,
bere familiakoek aplikazioaren SOS botoia sakatzen zuten eta , modu berehalako
ume galduaren irudia agertzen zen aplikazioa zuten beste erabiltzaileen
mugikorretan. Nor edo nork ume ikusten baldin bazuen, REPORT botoia sakatu eta lokalizazioa
bidaltzen zien haien familiakoei, REPORT sakatu duenaren kontaktuarekin batera.
Ideia hau sarituta egon zen 2016ko
The Webby Awards- etan, teknologiaren erabilpen hoberenaren saria
berenganatuz
Informazio iturria??
ResponderEliminar