Mobile Marketing-ari buruz urtero ikerketa ba egiten da honen ondorio nagusiak ateratzeko. Aurten, 2016ko ikerketa egin ondoren, ondorio hauek atera dituzte:
16 eta 65 urte arteko Espainiako biztanleriaren %94ak mugikor bat du. Hau da, Espainiako biztanleen 21.5 milioi pertsonak mugikor bat dute, eta gehienek Smartphone bat.
App nagusiak Whatsapp eta Facebook dira. Gainera, App-ak desinstalatzeko arrazoi nagusia hauek ez erabiltzea da %62 kasutan.
Erabiltzaileen %34ak Smartphone-a erabiltzen du telebista ikusten duen bitartean.
Erabiltzaileen %41ak noizbait bere Smartphone-aren bidez produktu edo zerbitzu bat erosi du, aplikazioak kontuan hartu gabe, eta gehien gustatzen zaiena erraztasuna eta erosotasuna da.
Mugikorraren bidez ez erosteko arrazoi nagusiak hauek dira: %61ak pantalla handiagoa nahiago du eta %33ak ez du konfiantza nahikorik oraindik. Hala ere, %58ak uste du etorkizunean egingo duela.
Erabiltzaileen %90ak esan du noizbait mugikorra erabili duela erosketaren prozesuaren bitartean. Batez ere, produktuaren ezaugarriei buruzko informazioa bilatzeko, prezioak konparatzeko edo beste erosleen iritziak ikusteko.
Mugikorren bidez gehien erosten diren arloak hauek dira: moda, denbora librea, bidaiak eta elektronika.
Bezeroek zer nahiago duten aztertzeko horrelako ikerketak oso garrantzitsuak dira. Bezeroen nahiak jakin ondoren, estrategiak nahi horietara bideratzen baitira eta honek errentagarritasuna handi dezake.
Algoworks Solutionek eskegitako bideoan aurkezten zaizkigu 2016 urte honetan popular bihurtu diren 5 "moda" edo ekintza Mobile Marketinaren munduan. Hauek etorkizunera begira dominatzea beharrezkoa dugu estrategia on bat aurrera eramateko eta batez ere Mobile Marketineko arlo ahalik eta gehiagotan sartzeko aukera izateko.
Bideoan aipatzen diren 5 ekintza dominatu beharrekoak:
1. Mobile Video Advertising (Mugikorreko bideoen bidezko iragartzea)
Bideo hauekin lortu behar dugu erabiltzailea erakartzea, bere begiak irekitzea eta pantailara "itsastea" gure web edo aplikazioa erabil ditzaten eta azkenik "beraien bihotza irabazi" behar dugu.
Bideoan datu interesgarri eta erabilgarri bat aipatzen da: 360 graduko bideoak izan duten gorakada eta nola Facebook-ek hauen erabilera egiteko aukera zabaldu duen beraien erabiltzaileei. Hau da, iragartzeko modu berri eta oso erakargarri bat dugu esku.
2. Mobile optimized websites vs Dedicated app (Mugikorretara egokitutako web-orriak vs Aplikazioa)
Gaur egun ez da nahikoa bakarrik gure web-orrialdea mugikorretara adaptatzearekin haratago joan behar gara eta gure zerbitzurako aplikazio dedikatu bat sortu behar dugu. Aplikazioarekin eskuragarritasuna eta erabilgarritasuna sustatzea bilatu behar dugu.
3. Location based mobile-marketing trend (Kokapenaren araberako marketina)
Eskuragarri dagoen teknologiarekin erabiltzaileen kokapena eta bisitatzen dituzten lekuak erregistratzea lan erraza da gaur egun. Teknologia eta ezagutza honekin aukera bat dugu gure estrategia askoz pertsonalizatuagoa egiteko kokapen edo lekuen araberakoa.
4. Mobile Marketing Automation (Mobile marketinaren automatizazioa)
2016 urteko "modarik" garrantzitsuenetarikoa da hau. Erabiltzailearen mugikorra foko-puntua bihurtzean datza, mugikor honetatik dena abiatuko da: marketin estrategia, bezeroa lortzea, bezeroa long-term (epe luzerako) bihurtzea...
Lortu behar dugu automatizazio honen bidez (erabiltzaileari boterea emanez bere akzioetan) bezeroarekin erlazio askoz estuago bat lortzea eta fideltasuna sustatzea.
5. Virtual and Augmented Reality (Errealitate areagotua eta birtuala)
2016 urteko "modarik" garrantzitsuena, dudarik gabe. Teknologia berri eta erakargarri hauekin gure bezeroari edo erabiltzaileari modu berriak eskaini ahal dizkiogu gure marka ikusteko, gure produktua frogatzeko, guri enpresa bezala ezagutzeko (AUDI auto enpresa egin duen bezala, adibidez)...
Jada mobile
marketina zer den eta honen datu gehiago ditugularik, jakin beharreko hurrengo
gauza mobile marketineko plan bat nola garatzen den jakitea da.
Mobile marketineko
plan orokor bat aurrera eramateko, zenbait pausu jarraitu behar ditugu,
zeinetatik batzuk beste marketin estrategientzat ere baliogarriak diren.
Egin beharreko
lehenengo gauza publiko objetiboa
zehazteaeta aztertzea da. Honetatik
abiatuz, ekintza zehatzak planifikatzeko eta mezua definitzeko ahalmena izango dugu eta
beraz, indartsuagoa izango da gure estrategia. Kasu honetan, oso garrantzitsua da
mugikorra erabiltzen duten erabiltzaileen ezaugarriak eta portaerak ezagutzea,
ordenagailuarekin ibiltzen diren erabiltzaileetatik oso ezberdinak direlako.
Bigarren ekintza,
gure konpetentzia analizatzea da. Honek
garrantzi handia dauka, balorezko eskakizun bat eskaintzeko eta besteekiko desberdintzapena lortzeko.
Horretarako, hauen berezko medioak aztertu behar dira, hala nola, web
orrialdea, haien blogak, haien sare sozialak eta dituzten app orrialdeak.
Horrekin batera, erabiltzen dituzten medio ordainduak eta ordaindugabeak ere aztertzea
komenigarria izango litzateke.
Hirugarren ekintza AMIA analisi bat egitea da: aukerak, mehatxuak,
indarrak eta ahuleziak aztertzea , jakiteko zein den momentu honetan daukagun
posizioa eta modu horretan gure estrategia hobeto finkatzeko.
Behin hauek
zehazturik, laugarren pausoa helburuak
finkatzea izango litzateke: zer den lortu nahi duguna eta nora ailegatu
nahi dugu. Pixkanaka pixkanaka hasi behar gara, helburu indartsu baina
errealistekin. Hauek lortzen ditugun heinean, lortzeko zailagoak diren beste
batzuk planteatzen joan behar dira. Hori lortzeko, SMART helburuen formula erabili dezakegu.
Hauen arabera, helburu
bat espezifikoa, neurgarria, eskuragarria, emaitzetan orientatuta eta denboran
kokatuta egon behar da lor daitekeen helburu bat izateko.
Bosgarren ekintza estrategia definitzea da. Finkatu ditugun
helburuak kontuan hartuta, pushestrategia hautatu dezakegu, hau da, bezeroen
atentzioa deitzeko estrategia, publiko objetiboa jarraitzeko marketin
estrategien bidez salmenta bultzatzen duena, edo pull estrategia, publiko objetibo bera izatea markaz interesatzen
dena bilatzen duena, haiek honetara erakarriz.
Beharrezkoa duguna
baldin bada irismen handia lortzea, push
estrategia erabiltzea egokiagoa izango da, nahiz eta intrusiboagoa izan
jende gehiagora heltzea ahalbideratuko digulako, modu azkarrago batean: sms-en bidez, bannerren bidez edota geolokalizatutako
sare sozialetako mezuen bidez.
Ekintzak proposatzea seigarren pausua da. Hau, da mobile marketineko estrategiarik
erabakigarriena. Aurrera eramango ditugun akzioak egoki hautatzeko, gogoan izan
behar dugu mugikorren erabiltzaileak haien pribatutasunarekiko oso sentikorrak
direla. Hori kontuan hartuta, emaitza onak eratzen dituzten hiru ekintza QR kode-en ,iBeacons-en, app-en eta display ads-en erabilpena dira.
- QR kodeak:
Kanpaina integralak aurrera eramateko gomendagarriak dira, batez ere, gure web
trafikoa handitzeko eta promozioak komunikatzeko.
Hauek erabili
dituen marka baten adibidea Danone izan zen, jada blogean azaldu dugunAlimenta sonrisas deitutako kanpaina
baten bidez.
- iBeacons: Lokal komertzial bat
baldin badugu, hau da teknologiarik eraginkorrena Proxmit marketineko ekintzak inplementatzeko. Honek,
micro-segmentazioaren bidez ahalbideratuko digu salmenten estrategiak
indartzen.
- Aplikazioak: Markaren irudia
indartu nahi badugu, mugikorrarentzako aplikazio bat eratzea egokia izango
litzateke, erabilgarritasuna duena eta balorea eratzen duena
erabiltzailearentzat noski.
Teknika hau gaur
egun oso erabilgarria da, eta beraz adibide asko aurkitu ditzakegu, hala nola
gure blogean jada ere azaldu dugun Starbucks konpainiak
egin duen moduan.
- Display ads: Sortzailea izanda deigarria
den publizitatea eratu daiteke, mugikorretara moldatuta dagoena eta horrela
arreta deitzen duena.
Ekintza hauetaz
gain beste batzuk ere erabili ahal ditugu, hala nola Whatsapp marketina, Proximity
marketina edota errealitate gehituaren
ekintzak.
Azken aurreko
pausua estrategia planifikatzea da.
Behin marketin plana definituta dagoela, timeline
bat eratu behar da, ikuskera globala emango diona gure proiektuari eta zeinetan
ekintza bakoitza aurrera eramango den eguna zehazten den. Noski, oso
garrantzitsua izango da hau betetzea.
Azkenik, izan
ditugun emaitzak aztertuko ditugu. Honekin lortuko duguna izango da momentu
bakoitzean nola dagoen funtzionatzen gure estrategia eta ze ekintza eratzen
duten ROI handiagoa.
Aurrera eraman dugun kanpainan lortu ditugun emaitzak neurtzea parterik garrantzitsuenetarikoa da, baina neurketa sistema batekin (Google Analytics, adibidez) gure kanpainan lortutako datuak neurtzen hasi baino lehen ondo ezagutu behar ditugu neurtu beharreko datuak eta terminoak:
Inpresioak: erabiltzaileak zenbat aldiz ikusi duen bidalitako iragarki edo edukia
Audientzia: gure kanpainak izan dituen erabiltzaileak
Click: Zein akzio egiten dituzten erabiltzaileen edukia ikusten ari direnean
CTR: % zenbat aldiz ematen den click eduki batean ikusten den aldiekin konparatuz
CPC: Zenbat kostatzen duen click bakoitza erabiltzaile bakoitzeko
Deskargak: Deskargatzeko aukera egotekotan, zenbat aldiz deskargatu den edukia
DTR: % zenbat aldiz deskargatu den edukia deskargatzeko aukera agertzen den aldiekin konparatuz
CPD: Zenbat kostatzen duen deskarga bakoitza
Balorazioak: Edukiak jaso dituen balorazio eta komentarioak
Rankin-a: Lortu dugun rankina beste edukiekin, konparatuta
Bisita denbora: Zenbat denbora ematen duen erabiltzaileak gure edukietan
ROI: %tan neurtzen digu egindako inbertsioa errentagarria izan den edo ez, irabazi eta inbertsio arteko konparaketa.
COCA: Zenbateko kostua duen erabiltzaile berri bat lortzeak, gure kanpainako gastuakin eta erabiltzaile batek sortutako probetxua konparatuz.
Neurketa hau egiteko erremintarik hoberena gaur egun Google Analytics da. Oso modu dinamiko batean ikus ditzakegu gure datuak eta nahi ditugun erara sailka ditzakegu. Gainera, oso informazio zehatza eman dezake dispositibo bakar baten inguruan (adibidez, iPhone batetik sartu diren erabiltzaileen ingurukoa) eta gure neurketa askoz zehatzagoa egin dezakegu.
Ezagutzen al Meliá Hotelen arrakasta? Ba al zenekien erreserba guztien artean, %70a mugikorren bidez egitea lortu zutela eta gainera %60a diru-sartzeetan? Gainera, salmenten gorakada eduki zuten %300ko portzentai batean. 7000 milioi pertsona bizi dira gure planetan eta 5000 milioi pertsona dauzkate eskuen artean telefono mugikor bat, gehienbat "smartphone-ak". Bestalde, tablet-ak gero eta garrantzi handiago izan, ordenagailuak baino. Izan ere, azken urteetan espero zen tablet gehiago saltzea ordenagailuak baino, eta hala izan da.
Think Mobile egindako inkesta baten ondorioz Google eskutik, mugikorren bezeroen artean, %20ak internetera sartzen da smartphone-en bitartez. Hortaz, oso garrantzitsua da negozietan teknika hau erabiltzea. Egia da teknika hau gero eta ospetsua dela eta gero eta negozio gehiago erabiltzen ari direla, baina hala ere, mundu honek gero eta hobekuntza gehiago dauzka eta horren ondorioz, gero eta arrakastatsuagoa da da.
Iragarle ertainak eta handiak normalean marketing
agentzia handiekin jartzen dira kontaktuan kanpaina edo negozioa martxan
jartzeko. Hala ere, enpresa txiki batzuek beste aukera azkarragoak bilatzen
dituzte. Guztiek daukate erronka berdina aurrean: ranking-etan lehenengo
posizioak lortu, erabiltzaileak erakarri eta bere aplikazioetan irabaziak
sortu.
Nola burutu mobile marketing-a zerotik?
à Target-a definitu, nola heldu target horretara eta
ROI (burutzen diren akzioen emaitzak) ezagutu.
à Marka ezaguna ez bada, estrategia bat osatu
baliabideak ahalik eta hoberen optimizatuz.
à Branding-a landu.
à Kanalak aztertu.
à Burututako akzioak neurtu.
Hona hemen mobile marketing-aren arloan aditua den
emakume bati egindako elkarrizketa azaltzailea.
Gaur
egungo marka ezagun gehienak mugikorrean kontsultatu dezakezun aplikazioa dute,
hortik ere erosketak burutu ditzakezuna eta noizbait mobile marketineko kanpainaren
bat antolatu dute, adibidez inditex-eko komertzio askok, haien bezeroa izanda,
SMS bat bidaltzen dizute promozioak, deskontu kodeak, etab... eskaintzen.
Hala
ere, guztiarekin gertatzen den moduan, mobile marketineko kanpaina guztien
artean badaude batzuk besteak baino ezagunagoak bihurtu direnak arrazoi ezberdinengatik,
horregatik jarraian mobile marketineko bost kanpaina ezagunen adibideak azalduko dizkizuegu:
IKEA:
Ikea konpainia konturatu zen bere online bezeroen %14ak erosketak
bueltatzen zituztela ez zituztelako neurriak ondo kalkulatzen ordenagailutik
edota smarphonetik.
Beraz, 2014an dohaineko aplikazio bat atera zuten, bi ezaugarri biltzen
zituena: alde batetik erabiltzaileei bere estiloa identifikatzen laguntzen
zien, froga batzuk burutuz gero, eta beste alde batetik, errealitate gehitua erabiltzen
zuten. Horrela, paperezko katalogoan, bezeroak nahi zuen produktua mugikorra
erabiliz eskaneatzen zen, 3 dimentsioko irudi birtuala eratuz. Horrekin batera hautatutako pieza gela bateko area zehatz batean ikustarazi
zezakeen, bezeroek horrela proportzioak hobeto kalkulatu dezaten.
Emaitza 6 milioi deskarga lortzea izan zen, eta noski, bezeroek zuten Ikea
markarekiko irudia hobetzea. Gaur egun aplikazioarekin aurrera jarraitzen dute hau hobetuz eta berrikuntzak gehituz.
CHIPLOTE:
Chiplote jatetxe Mexikarra da, fast
food ezaguna den janaria zerbitzatzen duena eta saiatzen ari dena janari azkarraren esperientziari giro bat
ematen, kalitatearen alde eta ingurumenaren alde apustua eginez.
Iniziatiba hau aurrera eramateko, youtube plataformarentzako pelikula bat ekoitzi
eta publikatu zuten, eta horretaz gain, mugikorretarako joko bat garatu zuten.
Bi aste baino gutxiagoko denboran, youtubeko pelikulak 6,5 milioi baino
bisita gehiago izan zituen eta jokoak, Chipotle
Espantapajaros deitzen dena, iOS dohaineko hoberenak diren 15 aplikazioen
artean klasifikatu zen.
STARBUCKS
Kontsideratuta dago, beste batzuen artean, mobile marketing teknikaren
enpresa erregina, eta hori da duela hainbat urte bere publizitatearen fokua mugikorretan
jarri duelako, beste hedabideetan baino, bere bezeroei etengabeko nobedadeak eskaintzen.
2011. urtean orain komertzio gehienek duten mugikorrentzako aplikazio bat
eratuz hasi zen, zeinetatik bezeroak hurbilen zeukan Starbucks-a detektatu
zezaketeen, bere eskaintza egitearekin eta mugikorretik ordaintzearekin batera.
Honekin, 7 milioi deskarga eta bere
dirusarrerak %22-a areagotzea lortu zuen.
Behin emaitzak ikusita eta denboraren poderioz, enpresak funtzionaltasun
berriak erantzi dizkio aplikazioari, bere bezeroak fidelizatzeko eta hauen
markarekiko engagement-a hobetzeko.
DANONE
Danonek 2013an fidelizazio kanpaina bat egitea erabaki zuen, Alimenta Sonrisas deitutakoa, QR kodea
erabiltzen zuena eta oinarri bezala mobile marketinaren estrategia zuena. Danonek
bere produktuei QR kode bat txertatu zien, eta proposatzen zuena zen markaren
produktuak kontsumitzean, jendeak mugikorrekin kodeak eskaneatzea hauek bere
aplikaziora bideratzea, hau deskargatzea,
erabiltzailearen datuak sartzea eta pixkanaka pixkanaka produktu
bakoitzaren kodea eskaneatuz, puntuak metatzen joatea hauek gero katalogo baten
oparien truke edota markaren produktuentzako deskontu kupoi truke aldatzeko.
Danonek 2 milioi erabiltzaile lortu zituen, egunero15 mila deskontu kupoi
deskargatzearekin eta hilean 60 milioi QR kode eratzearekin batera.
SAVE DE CHILDREN
Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak aplikazio bat eratu zuen Txinan ume galduen
arazoari irtenbide bat emateko helburuarekin.
Txinan ume bat galtzen da 3 minuturo eta legez ez da desagerpen moduan
hartzen 24 ordu igarotzen direnera arte eta hori ikusita, Save the Children-ek ideia bat izan zuen geolokalizazioan
oinarritzen zena. Funtzionamena oso erraza zen: ume bat galtzen zen heinean,
bere familiakoek aplikazioaren SOS botoia sakatzen zuten eta , modu berehalako
ume galduaren irudia agertzen zen aplikazioa zuten beste erabiltzaileen
mugikorretan. Nor edo nork ume ikusten baldin bazuen, REPORT botoia sakatu eta lokalizazioa
bidaltzen zien haien familiakoei, REPORT sakatu duenaren kontaktuarekin batera.
Ideia hau sarituta egon zen 2016ko
The Webby Awards- etan, teknologiaren erabilpen hoberenaren saria
berenganatuz