Algoworks Solutionek eskegitako bideoan aurkezten zaizkigu 2016 urte honetan popular bihurtu diren 5 "moda" edo ekintza Mobile Marketinaren munduan. Hauek etorkizunera begira dominatzea beharrezkoa dugu estrategia on bat aurrera eramateko eta batez ere Mobile Marketineko arlo ahalik eta gehiagotan sartzeko aukera izateko.
Bideoan aipatzen diren 5 ekintza dominatu beharrekoak:
1. Mobile Video Advertising (Mugikorreko bideoen bidezko iragartzea)
Bideo hauekin lortu behar dugu erabiltzailea erakartzea, bere begiak irekitzea eta pantailara "itsastea" gure web edo aplikazioa erabil ditzaten eta azkenik "beraien bihotza irabazi" behar dugu.
Bideoan datu interesgarri eta erabilgarri bat aipatzen da: 360 graduko bideoak izan duten gorakada eta nola Facebook-ek hauen erabilera egiteko aukera zabaldu duen beraien erabiltzaileei. Hau da, iragartzeko modu berri eta oso erakargarri bat dugu esku.
2. Mobile optimized websites vs Dedicated app (Mugikorretara egokitutako web-orriak vs Aplikazioa)
Gaur egun ez da nahikoa bakarrik gure web-orrialdea mugikorretara adaptatzearekin haratago joan behar gara eta gure zerbitzurako aplikazio dedikatu bat sortu behar dugu. Aplikazioarekin eskuragarritasuna eta erabilgarritasuna sustatzea bilatu behar dugu.
3. Location based mobile-marketing trend (Kokapenaren araberako marketina)
Eskuragarri dagoen teknologiarekin erabiltzaileen kokapena eta bisitatzen dituzten lekuak erregistratzea lan erraza da gaur egun. Teknologia eta ezagutza honekin aukera bat dugu gure estrategia askoz pertsonalizatuagoa egiteko kokapen edo lekuen araberakoa.
4. Mobile Marketing Automation (Mobile marketinaren automatizazioa)
2016 urteko "modarik" garrantzitsuenetarikoa da hau. Erabiltzailearen mugikorra foko-puntua bihurtzean datza, mugikor honetatik dena abiatuko da: marketin estrategia, bezeroa lortzea, bezeroa long-term (epe luzerako) bihurtzea...
Lortu behar dugu automatizazio honen bidez (erabiltzaileari boterea emanez bere akzioetan) bezeroarekin erlazio askoz estuago bat lortzea eta fideltasuna sustatzea.
5. Virtual and Augmented Reality (Errealitate areagotua eta birtuala)
2016 urteko "modarik" garrantzitsuena, dudarik gabe. Teknologia berri eta erakargarri hauekin gure bezeroari edo erabiltzaileari modu berriak eskaini ahal dizkiogu gure marka ikusteko, gure produktua frogatzeko, guri enpresa bezala ezagutzeko (AUDI auto enpresa egin duen bezala, adibidez)...
Iturria: Algoworks Solutions youtube kanala

0 comentarios:
Publicar un comentario