MOBILE MARKETING-AREN ABANTAILAK ETA
DESABANTAILAK
Ane Amunategui
Mobile
marketing-ak gorakada bat izan du
azken urteotan teknologiaren zabalpena dela eta. Mugikorren barneratzea %80koa
da eta, honen ondorioz, mobile marketin izeneko fenomenoak gero eta aukera
gehiago ditu.
Alde batetik, oso erreminta pertsonala da, mugikorrarekin mezuak bidali daitezke talde
konkretuei ezaugarri ezberdinen arabera.
Bestalde, beti
dago erabiltzeko moduan mugikorra guztiok denbora oro eramaten dugun tresna
baita. Edozein momentutan begira eta erabil dezakegu.
Beste abantaila bat neurgarria dela da, hau da, aktibitateak neurtu egin daitezke eta
ebaluatu daiteke kanpaina edo ekintzaren efikazia.
Interaktibitatea da beste alde on bat, bi noranzkoko kanala baita eta
erabiltzaileen arteko harremana posible egiten du bezeroaren beharrak hobeto
ezagutzeko.
Bakoitzak konfigura
dezake mugikorra nahi duen moduan,
hau da, oso egokitasun zabala dauka.
Target-a aukeratzeko efizientea da segmentazioa posible egiten baitu. Honela,
hainbat ezaugarriren arabera edukiko dira harremanak bezero ezberdinekin.
Geolokalizazioa posible da mobile marketinarekin. Zenbait denda edo lekutan
trafikoa handitzeko funtsezkoa da ekintza hau, publiko oso zabal batek
begiratzen baitu bere zonaldeko negozioak.
Kanal masibo bat da, nahiz eta segmentazioa ahalbidetu. Mugikorren
bidez gauzatzen den komunikazioa Espainian %113koa da, hau da, hedabiderik
erabiliena.
Multipantalla erabil daiteke, hau da, mugikorrarekin batera tablet
batekin ere interaktuatzea. Honela, posibilitateak zabaltzen dira.
Oso saturazio
eskasa dauka, ez dago publizitate askorik. Ondorioz, click bakoitzaren
efikazia 10 aldiz handiagoa da ordenagailu batean baino.
Mundu
errealarekiko bizikidetza posible
egiten du, nahiko hurbila da errealitatean gertatzen diren gauzekin eta bien
artean interaktibitate bat sortzen da.
Azkenik, inbertsioaren
itzulpena dago. Impaktuen kostua, beste soporte publizitarioekin
konparatuta, nahiko eskasa da eta honek aurrezpena esan nahi du marka eta
iragarleentzat.
Abantaila ugari eduki arren, mobile marketing-a ere
zenbait desabantaila ditu. Hauek
aztertuko ditugu orain.
Hasteko, mobile marketing-a fenomeno berria da, beraz,
ez da asko ezagutzen. Oraindik
enpresen marketing departamentuek ez dute honen erabilera handiegirik egiten.
Atomizazioa, edo gehiegizko segmentazioa, beste arazo bat
suposatzen du. Hain merkatu segmentatua da eta hainbat sistema eta terminal
ezberdin dago, zaila egiten dela erabakiak hartzea.
Teknologiak eragozpen moduan ere jokatzen du oso aldakorra baita. Bestalde, honek
ere badauka bere alde ona, garapen azkarra dela eta.
Legezko
arloan, oso zaila da hain pertsonalak
diren tresnekin gestio on bat egitea, mugikorrek informazio personal asko
gordetzen baitute.
Profesionalen
falta beste desabantaila bat da
oraindik fenomeno berri bat delako eta profesionalek formazio bat jaso behar
baitute.
Inpaktua
mugimenduan neurtzen da eta honek
asko limitatzen du kontzentrazio maila erabiltzaileengan.
Erabiltzaileak baimen
batzuk onartu behar ditu mobile marketing-ak eskaintzen dituen
segmentazioak disfrutatzeko.
Saturazio eskasaren abantailaren zergatia publizitatearen kostu altuak dira.
Egiten den edozein ekintzak moldaketa bat behar du mugikorrean agertzeko.
Audientziaren
ezagupen falta da beste eragozpen
bat. Esaterako, ordenagailu bat edo dispositibo mugikor bat ezberdindu ditzake
baina ez tablet bat edo mugikor bat erabiltzen den.
Azkenik,
presentzia handiegia dauka. Hau abantaila moduan har daiteke baina zaila da
identifikatzea non da komenigarriagoa presentzia edukitzea.
Beraz, mobile marketing-ari oraindik falta zaio beste estrategiekin lehiatzeko. Hala ere, egungo mundu multimedia eta teknologiaren garapen geldiezina direla eta, aurreikuspen onuragarriak egin daitezke fenomeno honetzat.